
Irailaren 27an ospatuko da laugarren aldiz Jotake Lazkaun eguna. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, Malantzan eta Herrikon. Herri kiroletan parte hartzeko izena ere eman daiteke.

Amundarain errekan inoiz baino zabor gehiago jaso dela jakinarazi du garbiketa egiten duen Txukun Lorazaintza S.L. enpresak.

Kairoko metroko lehenengo eta bigarren lineetako unitateak modernizatu eta mantenduko ditu hurrengo hamarkadan.

Gau Beltzarekin erromeria antolatu dute herria girotzeko. Mattin eta Jone erraldoien miniaturak salgai jarriko dituzte. Azaroaren 9ra arte luzatuko da Udazken Kulturala dozenaka ekitaldirekin.

Mendi lasterkari beasaindarrak 74 ordu eta 15 minutu behar izan ditu proba osatzeko. Aitor Garmendia beasaindarra ere ari da proba egiten; goizaldean helmugaratzea aurreikusten da.

Enpresak 2017an sortu zuen herriko komunitateari laguntzeko diru lerro hori. Atzegi, Nagusilan, Begisare, La Salle eskubaloia, Hare Haizea, Ilintxa, Andraitz, Hotz Legazpi, Iratzarri eta Sorgintxulok jaso dute aurreko urteetan.

Laugarrenez elkartuko dira larunbatean, Txarapeko auzotarrak. Auzo bazkarian 110 pertsona bilduko dira, jai giroan.

Ijittoren jaitsieraren ondoren Itsasondo-Arama derbia izango da. Bihar kuadrilla eguna da, eta larunbata, mozorro eguna. Larunbat gauean itzulerarako autobus bereziak jarri dituzte.

Asteburu honetan hasiko da zinema denboraldia Latxartegi aretoan. Jaione Mujika Zufiria arduratuko da berriz ere proiekzio makinaz. Latxartegi 1991n ireki zutenetik dabil lanean zinema aretoan.

Hamargarren urtez egingo dute Idiazabal, Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloako mendizaleek Bost Herrien Arteko ibilbidea larunbat honetan. Zeraingo mendietako ondarea izango dute aurten helburu.

Ostiraletik larunbaterako gauerdian bukatuko da GOIERRIKO HITZAren XX. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan parte hartzeko epea. Eman zure botoa!

Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuaz solasaldia egingo dute, Maialen Akizuk gidatuta.

Zegamako saioak larunbatean dira, Ataungoak igandean.

Mutiloa, Segura, Zegama edo Zeraingo 16 urtetik gorako gazte zein helduei zuzenduta daude.

Maialen Lujanbio eta Jon Maia ariko dira bertsotan urriaren 10ean Aramako Arrikutz elkartean.

Urriaren 1ean izango da gaztelekuan. Saioa doakoa da, baina izena eman behar da parte hartzeko.