Asteburu betea dute segurarrek aurretik
Garazi Barrena arrasatearra Sala musikariarekin artxiboko irudi batean. Hitza Asteburu betea dute segurarrek honakoa. Bihar, esaterako, Amaiur eta Garazi Barrena ahizpa arrasatearren kontzertua antolatuta dago 19:30ean hasita herriko plazan. Larunbatean, modu espontaneoan eta hainbat herritarren ekimenez sortu den 80. hamarkadako festa egingo dute iluntzean. Antolatzaileek herritarrak garaiko arropak janztera animatu dituzte. Amaitzeko, igandean jubilatuen eguna izango da beste urte batez.












