Ehiza postuen zozketari buruzko bilera, bihar
Ehiza-postuak partzoneriako lurretan.Ione Berasategi Aurten Zegamako udalerriari egokitu zaizkion ehiza postuen zozketa irailaren 26ean egingo dute, 19:00etan Karraztarro elkartean. Aurretik, ostiral honetan —irailak 19— 19:00etan bilera batera deitu dute udaletxean, aurten erabiliko den zozketa modua zein izango den zehazteko. Bestalde, irailaren 22tik 25era irekiko da arma baimenak eta lizentziak udaletxean entregatzeko epea; 9:00etatik 16:00etarako ordutegian.












