Emozioak kudeatzen ikasteko saioa, Treba gurasoak programan baitan
Urriaren 1ean izango da gaztelekuan. Saioa doakoa da, baina izena eman behar da parte hartzeko.
Treba gurasoak programako saioetako bat Zegaman, Nerea Mendizabal trebatzailearekin. Zegamako Udala Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko izeburupean doako hitzaldia egingo du urriaren 1ean Miren Ros adituak Zegaman. Treba Gurasoak programaren —Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako hainbat udalek gurasoei zuzendutako prestakuntza ekimena— barruan antolatutako ekintza da. Programa honen helburua gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea da.
Zegaman antolatu duten saioan kudeaketa emozionalari buruz arituko da Ros. “Historikoki eta belaunaldi batzuetan emozioak ezkutatu egin dira. Guraso askok ez dute gai honen inguruko eredu osasungarririk jaso, eta berebiziko garrantzia du horri leku bat egiteak. Gizakiak etengabe ari gara sentitzen eta horrek zuzeneko eragina du gure pentsamendu eta jokabideetan”, azpimarratu du. Saio honetan emozioak ulertzeko eta horiek kudeatzeko gakoak irakatsiko zaizkie helduei, gero seme-alabei beraienak kudeatzen laguntzeko.
Saioa urriaren 1ean, asteazkena izango da 18:00etatik 19:30era gaztelekuan, euskaraz. Doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da parte hartzeko. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi behar da irailaren 29a baino lehen. Infomazio gehiagorako 690 264 843 zenbakira deitu daiteke.












