Euskal mitologiaren inguruko ipuin kontaketak Ataunen eta Zegaman
Zegamako saioak larunbatean dira, Ataungoak igandean.
Marimunduko Maitane Aizpuruak kontaturiko Euskal Herriko mitologiaren inguruko ipuin kontaketak izango dituzte asteburuan Ataunen eta Zegaman. Larunbatean, etzi, Anduetza parketxean bi saio izango dira, 11:00etan eta 12:30ean; igandean, berriz, Barandiaran museoan beste bi saio egingo dira, 10:30ean eta 12:00etan. Familiei zuzendutako saioak izango dira denak, ordubete ingurukoak, eta 6 euroan daude sarrerak salgai. Karteletako QR kodeen bitartez edo gipuzkoanatura.eus webgunean egin daiteke erreserba. Jentilbaratza Kultur Elkarteak Gipuzkoako Parketxeen eta udalen laguntzaz antolaturiko ekimenak dira.












