Kimu Berri aterpeak jaso du CIE Legazpiren dirulaguntza
Enpresak 2017an sortu zuen herriko komunitateari laguntzeko diru lerro hori. Atzegi, Nagusilan, Begisare, La Salle eskubaloia, Hare Haizea, Ilintxa, Andraitz, Hotz Legazpi, Iratzarri eta Sorgintxulok jaso dute aurreko urteetan.
Ezkerretik eskuinera: Gorka Hormaetxe, Ainhoa Urrate, Iñigo Fernandez, Ruben Garmendia, Cesareo de la Presa eta Oscar Valbuena.Cristina Limia Legazpiko CIE Automotive enpresak urtero dirulaguntza bat ematen du herriko elkarte bati laguntzeko. Proposamenak langileen artean egiten dituzte, eta aurten Kimu Berri aterpea izan da 4.000 euroen onuraduna. Gaur egin dute dirulaguntza emateko ekitaldia, enpresaren lantegian.
Kimu Berri aterpea mendian dago, Ardanbideta zelaietan. Negua heltzen hasten denean, igandero zabalik izaten dute aterpea eta mendizaleei salda eta txorizoa eskaintzen diete. Jada hasi dira horretan; Agorreko Santikutzetan hasten dira, eta maiatza-ekainean bukatzen dute. Haiek izan dira aurten CIEren dirulaguntza jaso dutenak. Enpresa ordezkatzen izan dira Iñigo Fernandez gerentea, Gorka Hormaetxe komunikazio arduraduna eta Oskar Valbuena, eta Kimu Berri ordezkatzen Ruben Garmendia, Cesareo de la Presa eta Ainhoa Urrate.
Enpresak 2017an sortu zuen herriko komunitateari laguntzeko diru lerro hori. Atzegi, Nagusilan, Begisare, La Salle eskubaloia, Hare Haizea, Ilintxa, Andraitz, Hotz Legazpi, Iratzarri eta Sorgintxulok jaso dute dirulaguntza aurreko urteetan.












