Odol ateraldiak egingo dituzte ostiralean, Zegaman
Zegamako odol emaileen elkartetik jakitera eman dutenez, bihar, irailak 19 odol ateraldia egingo dituzte herrian. Odol ateraldiak 17:30etik 20:30era izango dira Olaran gizarte zentroan. Odola emateko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izena egunean bertan eman behar da, goizean 943 00 78 84 telefono zenbakian.












