Unai Dorronsorok bosgarren egin du Tor Des Geants 335 kilometroko lasterketan
Mendi lasterkari beasaindarrak 74 ordu eta 15 minutu behar izan ditu proba osatzeko. Aitor Garmendia beasaindarra ere ari da proba egiten; goizaldean helmugaratzea aurreikusten da.
Unai Dorronsoro beasaindarrak marka handia lortu du Italiako Aostako haranean jokatzen ari den Tor des Geants ultra trail lasterketa entzutetsuan. Dorronsorok bosgarren postua eskuratu du, 74 ordu, 15 minutu eta 19 segundoko denborarekin.
Tor des Geants proba munduko ultra trail zailenetako bat da: 335 kilometroko luzera, 24.000 metroko desnibel positiboa eta sei eguneko gehieneko epea izanik. Irailaren 14an abiatu ziren lasterkariak eta irailaren 21era arte dute muga. Parte hartzaileek atseden eta loaldia beraiek kudeatu behar izaten dute, ibilbidea osatzeko helburuarekin.
Lasterkari beasaindarrak lorpen honekin, Goierriko distantzia luzeko mendi lasterketa maila gorenera eraman du.
Gainera, Aitor Garmendia beasaindarra ere parte hartzen ari da. Oraindik ez du distantzia osatu. Ondo bidean, goizaldean gaindituko du helmuga.
Joseba Imanol Rezola Beasainen bizi andoaindarra, eta haren anaia, Kauldi Rezola ere ari dira distantzia bereko lasterketa egiten.














