Aitor Garmendiak ere amaitu du Tor des Geants 335 kilometroko proba
118 ordu, 22 minutu eta 43 segundo behar izan ditu beasaindarrak.
Aitor Garmendia beasaindarra Tor des Geants ultra trail lasterketan helmugan. Aitor Garmendia mendi lasterkariak ere bukatu du Tor des Geants 335 kilometroko ultra trail lasterketa. Gaur goizeko 8:22an iritsi da helmugara, irailaren 14an abiatuta lasterketa. Hala, 118 ordu, 22 minutu eta 43 segundo behar izan ditu Italiako Alpeetan jokatzen den proba esanguratsua osatzeko.













