2025/9/19

Hasi dira Urretxuko jaiak!

Goierri Aldapa emakumezkoen saskibaloi taldeak irakurri du pregoia.

Hasi dira Itsasondoko jaiak, Ijitto jaitsita

Kateorratz taldekoek irakurri dute pregoia. Igandera arte, festa giroa izango da Itsasondon.

Mugikortasuna

Mugi txartelarekin bizikleta prest jartzeko aukera izango da Goierrin

Bizikleten konponketa tailerra, zozketak eta Mugi txartelaren inguruko laguntza eskainiko dira irailaren 24an, Beasainen eta Ordizian.

Palestinako genozidioa

Amnistia Internazionalak eta EHUk jomugan jarri dute CAF

Amnistia Internazionala erakundeak CAF enpresari eskatu dio Israelen egiten ari den tren arinaren proiektua eten dezala. EHUk, guztira, 247 milioi euroko proiektu akademikoetatik uko egin du; tartean CAF enpresa dago.

Zinema
JOSE MARI GOENAGA. Moriarti. Gidoilaria eta zine zuzendaria

«Euskal Herrian bat baino gehiago geratuko da shock-eatuta»

Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Aitor Arregik zuzendutako ‘Maspalomas’ filma aurkeztuko dute igandean Donostiako Zinemaldian, Sail Ofizialean. Jose Ramon Soroiz legorretarra da protagonista nagusia.

Mugikortasuna

Oinezko Metroa abiatu du Beasaingo Udalak, mugikortasun jasangarriago baten alde

Herriko puntu nagusien arteko oinezko denborak metro-plano baten moduan jasota daude Barrendain plazan.

TXIRRINDULARITZA

Txirrindularitza probak jokatuko dira Ataunen eta Beasainen

Ataunen afizionatuak arituko dira, eta gazte mailakoak Beasainen. Errepide denboraldiko azken lasterketak izango dira.

Saskibaloia

Ordiziako saskibaloi taldea martxan

Senior mutilen taldeak asteburuan hasiko du lehenengo mailako 2025-2026 liga, Tolosako Usabal kiroldegian.

Mendi lasterketak

Udako eguraldiarekin, Udako Azoka Ordizian

Ordizian Merkatari Elkarteko hamalau establezimenduk kalera eta plazara atera dituzte salgaiak, gaur eta bihar.

Etxebizitza

Etxebizitza beharraren azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu udalak batzar ireki batean

IKEI aholkularitzarekin batera egindako azterketan 369 herritarren iritziak jaso dituzte. Txostenean jasotako datuak eta aurrera begirako pausoak azalduko dituzte, asteartean, 18:00etan, udaletxean egingo den batzar irekian.

KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Urretxuko eta Itsasondoko festak, Garagardo azoka Beasainen, Zeraingo 31. Azoka ekologikoa, ipuin kontaketa antzeztuak Zegaman eta Ataunen, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa