Alderdi Egunera joateko autobusak Goierritik
EAJk, irailaren 28an, Forondako zelaietan Alderdi Eguna ospatuko du, 'Batzen gaituen hariak' lelopean. Goierritik autobusak antolatu dituzte.
Iazko Alderdi Egunean, Olatz Arrese beasaindarra hitzaldia ematen.EAJ. EAJk urteroko hitzordua du irailaren 28an, Forondako zelaietan: Alderdi Eguna. ‘Batzen gaituen hariak’ lelopean egingo dute aurtengo ekitaldia.
Goierriko EAJk autobusak antolatu ditu Alderdi Egunera joateko. Autobuseko bi hitzordu finkatu dituzte: Lazkaon, 08:15ean eta Legazpin, 08:45ean. Itzulerako autobusa 18:00etan abiatuko da Forondatik.
Goierriko txosnan bazkaria ere antolatu dute. Bi txartel mota jarri dituzte salgai: 30 euroko menua, edo 5 euroan, etxetik eramandako janaria jateko tokia.
Informazio gehiago Instagram-en, edo goierrieajpnv@gmail.com helbidean eskura daiteke.













