Abian da Aresoko haur parkea estaltzeko lizitazioa
Interesa duten enpresek urriaren 1era arte izango dute eskaintzak aurkezteko epea. Espazio publikoaren funtzionaltasuna eta erosotasuna hobetzeko abiatu du prozesua Lazkaoko Udalak.
Aresoko haur parkea, orain.Lazkaoko Udala Lazkaoko espazio publikoaren funtzionaltasuna eta erosotasuna hobetzeko asmoz, Areso kaleko haur parkea estaltzeko lizitazio prozesua martxan jarri du Lazkaoko Udalak. Metalezko egitura bat eta parkearen erliebera egokitzen den ehunezko olana tenkatu bat konbinatzea da asmo nagusia, argia igarotzea ahalbidetuz eta paisaiarekin bat eginda.
Instalakuntza horrek, besteak beste, lan hauek barne-hartzen ditu: zimentatze-lanak, egitura metalikoa muntatzea, ehunezko estalkia instalatzea, zoladurak berritzea, jolasguneko segurtasun-lurzorua berritzea eta euri-uren bilketa hobetzea. Horretarako, 368.120,72 euro bideratuko dira.
Hortaz, eskaintzak aurkezteko azken eguna urriaren 1a izango da, eta interesa duten enpresek dokumentazio guztia kontsultatu eta proposamenak aurkez ditzakete Euskadiko Kontratazio Publikoaren Pataformaren bidez.













