Beasaingo udazkeneko bertso saioa urriaren 24an izango da
Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, German Urteaga, Alaia Martin, June Aiestaran eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan.
Amets Arzallus bertsolaria Beasaingo Loinatz Jaietan, iaz.Ariane Vierbücher Urriaren 24an, ostiralean, Beasaingo Usurbe antzokian bertso saio berezia izango da, 19.00etan. Sei bertsolari ariko dira oholtza gainean: Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, German Urteaga, Alaia Martin, June Aiestaran eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzaile lanetan Maitane Legarreta ariko da. Sarrerak sei euroren truke eskuratu ahal izango dira.
Ekitaldia Arrano Kulturak antolatu du eta Beasaingo Udalak babesten du













