Ikusi zein izan den boto gehien jaso duen argazkia
Joan den ostiralean bukatu zen GOIERRIKO HITZAren XX. Udako Argazki Lehiaketaren publikoaren boto bidez erabaki ohi den saria ebazteko epea. Ikusi emaitzak!
Astebetez egon da GOIERRIKO HITZAren webgunean argazkirik gustukoenaren alde bozka emateko aukera. Joan den ostiralean bukatu zen epea, eta boto gehien jaso dituena Danel Etxeberriak (Itsasondo) bidalitako ‘Camiño dos faros (A Coruña)’ argazkia izan da. Beasaingo Foro Alzurik eskainitako argazki handitze bat jasoko du saritzat. Lehiaketaren atalean dituzue ikusgai bozketaren emaitzak.
Hitzakideek bidalitako argazkien artean ebatziko du GOIERRIKO HITZAk aukeratutako epaimahai batek zein argazkik irabaziko dituzten lehen sariak. Horiek datorren astean jakinaraziko dira.
SARIAK
- Hitzakideen 1. Saria. Barraskilok eskainitako bi gau autokarabanan bi lagunentzako.
- Hitzakideen 2. Saria. Zezilionea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako otordua (bazkaria edo afaria).
- Publikoaren saria. Webgunean boto gehien jasotzen dituen argazkiak, 70x50ko argazki handitzea (Kappa euskarrian) irabaziko du, Foto-Alzuri-k eskainia.













