Giro bikaina Urretxuko Kuadrillen Egunean
Kuadrilla egunarekin eta kantu afariarekin amaitu dira Urretxuko Santa Anastasia jaiak.
Urretxuarrak Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira. Jaietako azken egunera indarrez gainezka heldu dira eta giroa bikaina da. 19:30etik aurrera Dirty Durum Brass Band taldeak herriko kaleak alaituko ditu eta 20:00etan dantzaldia egingo dute Gernikako Arbola plazan, musika bandarekin. Jaiak kantu afariarekin amaituko dira. 21:30ean hasiko da.















