Zaldibiarrek prest dute jaietako egitaraua
Urriaren 2tik 11ra bitarte luzatuko dira, bi asteburuetan banatuta.
Zaldibiako Iztueta Dantza taldearen emanaldia, 2023ko jaietan. Iñaki Gurrutxaga Zaldibiarrek dagoeneko prest dute herriko jaietako aurtengo egitaraua. Urriaren 2tik 11ra bitarte ospatuko dituzte, bi asteburuetan banatuta. Aurreneko larunbatean mozorro eguna izango da eta bigarrenean, kuadrilla eguna.
Urriak 2
- 18:30. Festak hasi aurreko kalejira. Herriko Goiztiri txaranga eta Txanbolintero txistularien doinuekin, erraldoiek eta dantzariek alaiturik. Plazatik abiatuta, herrian barrena.
- 19:00. Txupinazoa udaletxeko balkoitik. Aurtengoan Talo taldeko kideek botako dute txupina.
- 20:00. Mondejua dastatzeko aukera herriko plazan, euro batean. Bildutako dirua dohaintzan emango zaio Izan Inurri elkarteari, bularreko minbiziaren azterketan laguntzeko.
- 21:30-00:30. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Urriak 3
- 11:00. Txorotxarangarako girotzea Ausa Gaztelu Guraso Elkartearen eskutik eta jolasak Gaztelekuak atolatuta, plazan.
- 12:00-13:30. Txorotxaranga haurrentzat, plazan hasita.
- 11:00. Toka plazan, Beti Gazte Elkarteak antolatuta.
- 12:00. Jubilatuen hamaiketakoa, Beti Gazte Elkarteak antolatuta.
- 16:30. Haurren play-back jaialdia, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak antolatuta.
- 18:00. Goitibehera jaitsiera Urtesabel auzoan, Aldaburutik beherako aldapan, Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta. Bukatutakoan, Palestinaren aldeko ekitaldia plazan.
- 22:30 etatik aurrera. Kontzertuak: Odei, Imuntzo eta Beloki eta Dj Tintz.
Urriak 4
- 11:00. Buruhandien kalejira, herriko txistulariek lagundurik.
- 11:00 etatik aurrera. Arroz prestatzeko herrikoia plazan.
- 13:00. Mozorrotuen bilkura eta argazki gunea, plazan.
- 14:30. Arroz bazkari herrikoia plazan. Norberak egin behar du arroza plazan edo etxetik eginda ekarri. Ondoren, bazkaloste girotua parte-hartzaileen eskutik.
- 19:30. Dj Reimy kaleetan zehar.
- 23:00. Ganibet taldearen kontzertua.
- 00:00-3:30. Mugi panderoa taldearekin dantzaldia.
Urriak 5
- 12:00-14:00. Aniztasun festa plazan, Etxekonekok Elkarteak antolatuta. Herriko kultura ezberdinetako kideek eskainitako dantza, kanta eta janari dastaketa.
- Eguerdian. Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariak ibiliko dira herrian zehar.
- 13:00-14:00. Gazte eta helduen sega-pikatze txapelketa, Almitza Sega Elkarteak antolatuta.
- 17:30. Dantza emanaldia plazan, Iztueta Dantza taldearen eskutik. Ondoren, herri kirol sasoia plazan, Almitza Sega Elkarteak antolatuta.
Urriak 10
- 17:00. Pilota eskolako txapelketaren finalak, Toki Alai pilotalekuan, benjamin, alebin eta infantil mailetan. Eguraldi txarra balego Restin.
- 19:00. Euskal Preso eta Iheslari Politikoen eta Palestinaren aldeko elkarretaratzea, Xirika Kultur Elkarteak antolatuta.
- 19:30. Patata Tortilla lehiaketaren hasiera, Xirikak antolatuta.
- 21:00. Tortillen aurkezpena eta afariaren hasiera. Ondoren, bingoa.
- 23:30. Andoni Ollokiegiren kantaldia, Xirikak antolatuta.
Urriak 11
- 11:00-13:30 eta 16:30-19:30. Puzgarriak haur eta gaztetxoentzat Restin.
- 13:00. Kuadrillen irteera plazatik, Jun Da Jo txarangarekin herriko kaleetan zehar.
- 14:30. Kuadrillen eguneko bazkaria plazan.
- 18:00. Kuadrillen arteko jokoak eta jarraian kalejira herrian zehar, Jun Da Jo txarangak girotuta.
- 23:00 aurrera. Akerbeltz taldearen emanaldia.
- Ondoren. Oihana Begana Dj-aren saioa.













