Ataun energia komunitatea sortzetik gertuago
Ataunen energia-komunitate herritarra sortzea bultzatzeko bildu dira gaur Martin Aramendi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensio. Elkarlanean segiko dute.
Martin Aramendi Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin, gaur goizean. GFA Ataungo Udalak hilabeteak daramatza energia komunitatea sortzeko bidean aurrera egiten; 2025a hasi zenetik saio pare bat egin ditu herritarrekin, prozesu parte-hartzaileak martxan jarrita. Orain beste urrats bat egin du: Martin Aramendi Ataungo alkatea Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatuarekin bildu berri da, udalerrian energia-komunitate herritarra sortzea bultzatzeko.
Ekimen honen bidez, besteak beste, Gipuzkoako Jasangarritasun Departamentuak indartu egin nahi izan du lurraldeko trantsizio energetikoan duen lidergoa. Diotenez, energia-komunitateek aukera ematen dute herritarrek, enpresek eta erakundeek elkarlanean energia berriztagarria sortu eta kudeatzeko, energia demokratizatzeko, fakturak merketzek eta gizarte-kohesioa indartzeko.
Datozen hilabeteetan ere elkarlanean jarraituko dute Foru Aldundiak eta Ataungo Udalak, proiektuaren xehetasunak gehiago zehazteko.













