Elkar argitaletxeak bertan behera utzi du Igartza Sariko beka
"Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren testuinguruan" hartu du erabakia argitaletxeak. Duela hamar egun Saioa Alkaizak uko egin zion sariari.
Palestinako bandera Beasaingo CAF lantegiaren atarian, protesta gisa.Tere Madinabeitia Elkar argitaletxeak bertan behera utzi du Igartza Sariko beka. Palestinako genozidioarekin lotu du erabakia: “Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren testuinguruan, Elkar argitaletxeak erabaki du Beasaingo Udalak, CAFek eta argitaletxeak berak antolatzen duten Igartza bekarekin ez jarraitzea, eta beka bertan behera geratuko da”.
Irailaren 10ean eman zuten 28. Igartza Sariaren berri: Saioa Alkaiza (Iruñea, 1991) zen aurtengo bekaren irabazlea, Katu ileak txandaletan eleberri proiektuarekin. Irailaren 13an, ordea, sariari uko egin zion Alkaizak, “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari diren genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko”.
Elkar argitaletxeak hamar egunera eman du erabakiaren berri: ez du bekarekin jarraituko.













