Konpostatze prozesuari buruzko saioak zazpi herritan
Sasieta Mankomunitateak antolatu ditu, datorren asterako. Ordubete inguruko saioak izango dira.
Segurako Xexterialdeko konpost gunea.Hitza Sasieta Mankomunitateak konpostatze prozesuari buruzko informazio saioak antolatu ditu datorren asterako zazpi herritan: Legazpin, Legorretan, Zaldibian, Ordizian, Ataunen, Seguran eta Itsason.
Aditu batek gidatuko ditu saioak, eta prozesuari buruzko informazioa jasotzeaz gain, azalpenen ondoren herritarren zalantzak argituko ditu. Ordubete inguruko saioak izango dira. Konposta egiten dutenei ez ezik, konposta egiten hasteko interesa dutenei ere gerturatzeko gonbita egin die mankomunitateak. Auzokonpostagunea ikusteko aukera izango da.
- Legazpin: astelehenean, irailaren 29an, 16:30ean, Plazaola-Aizkorriko konpostagunean.
- Legorretan: asteartean, irailaren 30ean, 16:30ean, erdiguneko konpostagunean.
- Zaldibian: asteartean, irailaren 30ean, 18:00etan, Artxanberriko konpostagunean.
- Ordizian: asteazkenean, urriaren 1ean, 16:30ean, Araba parkeko konpostagunean.
- Ataunen: asteazkenean, urriaren 1ean, 18:00etan, Lizardi-Ubarrietako konpostagunean.
- Seguran: ostegunean, urriaren 2an, 16:30ean, kultur etxeko konpostagunean.
- Itsason: ostegunean, urriaren 2an, 18:00etan, Itsaso gaineko konpostagunean.













