Ordiziako Jabekuntza Eskolaren ikasturte berria
Urriaren 1ean amaituko da jardueretan izena emateko epea.
Kristina Altuna eta Ainhoa Jimenez.Ordiziako Udala. Adin, jatorri, sinesmen, aukera sexual edo errealitate ezberdinak dituzten Ordiziako emakumeen elkargunea den Jabekuntza Eskola eta ikasturte berriari ekingo die datozen egunetan. Urriaren 1ean amaituko da jardueretan izena emateko epea. Izen-ematea: jabekuntzaeskola@ordizia.eus. Informazioa: 943 80 56 10 telefonoan.
- Ongizate emozionala eta autozainketa. Saioa Garmendiarekin. Tailer hauetan estresa murrizten, antsietatea lasaitzen eta emozioak kudeatzen ikasiko dute parte-hartzaileek, “espazio seguru eta hurbil batean”. Urriaren 14an hasita, 17:3etik 19:30era, Jabekuntza Eskolan.
- Menopausia osasuntsua. Uxue Castellanos emaginarekin. “Bizitzaren etapa honetan, emakumeok aldaketa handiak izaten ditugu maila biologikoan. Aldaketa horiek gure bizitzako beste eremu batzuetan ere eragiten dute. Tailer honetan, elkarrekin, gure bizitzako etapa honetan gertatzen denaren errepaso orokorra egingo dugu, eta tresna batzuk landuko ditugu horiek ulertzeko, zaintzeko eta indartzeko”. Irailaren 30ean, 17:00etatik 19:00etara, Barrenan.
- Elikadura menopausian, goseak buztana labur. Mireia Alberdirekin. “Menopausia emakumeen bizi-zikloaren etapa bat da, tabuz eta estereotipoz betea; hala ere, bizi-etapa honek ahalduntzeko aukera bikaina eskaintzen digu. Gure gorputza nola indartu eta eguneroko elikaduraren bidez menopausiaren albo-ondorioak nola murriztu ikasiko dugu”. Urriaren 8, 15, 22 eta 29an, 18:00etatik 20:00etara, Jabekuntza Eskolan.
- Ziklo berria, sexualitate berria. Libe Osa Arsuagarekin. “Bizitza osoan sexualitatea etengabe eraldatzen ari den bizipena da. Eta klimaterioan ere mantendu egiten da desiratzen eta gozatzen jarraitzeko ahalmena. Lantegi honetan etapa berri hau besarkatzeko espazio bat sortuko dugu: zer nahi dut orain?”. Azaroaren 12an, 18:00etatik 20:00etara, Jabekuntza Eskolan.
- Batukada feminista. Ainara Sarasketa Alberdi eta Arantza Albizurekin. Jabekuntza ardatz eta perkusioa tresnatzat hartuta, talde lanean batukada feministak esan nahi duena landu, ulertu eta praktikara eramango dute. Urriaren 23an hasita, 18:00etatik 20:00etara, Jabekuntza Eskolan.
- Irantzu Varelaren ‘Lo que quede’ liburuaren aurkezpena. Azaroaren 17an, 18:00etan, Jabekuntza Eskolan.
- Emakume migratuak. Bizitza-Al Hayat topagunea ireki da irailaren 29an, 17:00etatik 19:00etara, Barrenan.













