Pan con Chile taldearen kontzertua Latxartegin, urriaren 4an
Alaitasuna errondailak gonbidatuta joko dute musikari nafarrek Legazpin. Sarrera salgai dago, 5 euroan.
Alaitasuna errondailak gonbidatuta, urriaren 4an, larunbata, Pan con Chile musika talde nafarrak kontzertua egingo du Latxartegi aretoan, 19:00etan hasita. Udalaren laguntzarekin antolatutako kontzertua da, eta sarrera 5 eurokoa izango da.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, errondailaren lokalean, eta asteazkenetan eta ostiraletan erosi ahal izango dira 19:00etatik 21:00etara bitartean. Geratzen badira, kontzertuaren egunean bertan ere jarri dituzte salgai Latxartegiko leihatilan. Aretoko ateak 18:30ean irekiko dira.
Pan con Chile taldeak boleroak, rantxerak, habanerak eta valsak jo eta abestuko ditu emanaldian. Betiko erritmoak eskainiko ditu, eta Los Panchos, Maria Dolores Pradera, Compay Segundo, Chavela Vargas edo Luis Miguel bezalako abeslariak omenduko dituzte, besteak beste, Si nos dejan, La flor de la canela, Cantinero de Cuba, Mexico lindo y querido eta Quizas, quizas, quizas piezak interpretatuta.













