Ataungo Jentilbaratza gazteluaren birsortze birtuala ikusgai
Nafarroako Erresumaren parte izan zen gazteluaren egitura eta beste hamaika datu ikus daitezke hiru dimentsiotan.
Jentilbaratza gazteluaren birsortze birtualaren irudietako bat.Hitza Ataungo Udalak joan den astean aurkeztu zien herritarrei Jentilbaratza gazteluaren birsortze birtualari buruzko egitasmoa. Orain Larrate zerbitzuaren webgunean ikus daiteke proiektu osoa.
Nafarroako Erresumak eraikitako gazteluaren historia, ikerketa eta arkeologia lanak, eta 3Dn egindako birsortzeak eta bistak jarri dituzte ikusgai webgunean.













