Baserritarren eguneko bazkarirako txartelak salgai
Artaldea Idiazabalgo kaleetan zehar, iazko Baserritarren egunean. Maider Insausti Urriaren 12an ospatuko dute aurten Baserritarren Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa Idiazabalen. Gazta dastaketa, ganadu erakusketa, herri kirolen erakustaldia eta beste hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar. Aurten beste osagai bat erantsiko zaio egunari, Gipuzkoako IV. Alboka Topaketa egingo baita, Euskal Herri osotik etorritako albokariekin.
Egun horretan egingo den herri bazkarirako txartelak ere salgai daude dagoeneko liburutegian. Hiru menu daude aukeran:
- Helduen menua (20€): babarrunak txorizoarekin, txahal sukalkia eta arroz-esnea
- Menu begetarianoa (20€): kalabaza krema, baratxuri erre eta Idiazabal gazta birrinduarekin, seitan gisatua perretxiko eta piperrekin eta arroz-esnea
- Haurren menua (10€): makarroiak tomate eta albondigekin eta izozkia
Txartelak erosteko azken eguna, urriaren 3a izango da.













