Euskal Kopa Beasainen jokatuko da
Igandean 18:00etan izango da finala.
Luis Maria Sautu Euskal Saskibaloi Federazioko lehendakaria, Jose Mari Arrospide BKLko ordezkaria eta Leire Artola Beasaingo alkatea. Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatuko da gizonezkoen Euskal Kopa, saskibaloi federazioak antolatuta, BKLren eta udalaren babesarekin. Larunbatean, finalaurrekoak jokatuko dira: 17:00etan, Bilbao Basket Fundazioa, Baskoniaren kontra; eta 19:00etan, Teknei Bizkaia Zornotza, Iruki Take taldearen aurka. Irabazleek, finala jokatuko dute igandean, 18:00etan hasita.













