Porru kaleko festak ospatuko dituzte gazteen ekimenez
Ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte.
Porru kaleko jaiek berriz hartuko dute herria asteburuan. Bi eguneko egtarau oparoa prestatu dute gazteek, musika, bazkari herrikoia eta giro paregabea uztartuz.
Ostiral arratsaldean, 18:30ean, suziriaren jaurtiketarekin hasiko dira jaiak. Ondoren, sagardo dastaketa izango da (19:00), eta gauean kontzertuak 20:30tik aurrera, Kontrol Norte, Muxutruk erromeria eta DJarekin.
Larunbatean, berriz, 14:30ean herri bazkaria egingo dute, bingo-musikatuarekin girotuta. Arratsaldean, 17:30ean, karro-poteoa DJ Lizarrustirekin, eta 20:30etik aurrera kontzertuak, Derrunbe, Emaion eta DJ Fresa-Morangorekin.
Antolatzaileek gogorarazi dute jai hauen helburua dela kale bizitza eta herri giroa indartzea, eta gazteen ekimenez sortu direla, auzoari eta herriari bizitasuna emateko. Hala, herritar guztiei inguratzeko gonbita luzatu diete.













