CAF dago NBEk jomugan jarri dituen enpresen artean
Nazio Batuen Goi Mandatariaren txostena eguneratu dute, eta Beasaingo enpresa dago tartean. Atzo bertan komunikatua atera zuen enpresak, "CAFen aldetik ez dela giza eskubideen aurkako inolako legezko ez-betetzerik edo eskubideen urraketarik identifikatu" esanez.
Elkarretaratzea Palestinaren alde CAFen Beasaingo lantegiaren aurrean, artxiboko irudian.Tere Madinabeitia Beasaingo enpresak bere komunikatuan aurreikusi bezala, CAF NBE Nazio Batuen Erakundeak eguneratu berri duen txostenean agertzen da. Nazio Batuen Goi Mandatariaren txostena da, eta bertan jaso dute Palestinako asentamendu ilegaletan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten enpresen datu basea.
Atzo bertan egin zituen adierazpenak CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektuaren inguruan, txostena “hurrengo egunetan” argitaratuko zutela jakitun eta “CAFen aldetik ez dela giza eskubideen aurkako inolako legezko ez-betetzerik edo eskubideen urraketarik identifikatu” esanez. 38. postuan dago zerrendan. 158 enpresa daude txostenean; 2023an 97 ziren.













