Idiazabalgo kintoek festa eguna dute bihar
Idiazabalgo Kinto eguna ospatuko dute bihar larunbata. 18:00etan Gauerdi txarangaren erritmora hasiko dute jaia eta kinto jokoak egingo dituzte ondoren. Afalondoren, 23:00etatik aurrera Ahantzi erromeriarekin dantzaldia izango da eta 1:30ean Dj Naza.













