N-1 errepidean zirkulazio etenak egongo dira bihartik astelehenera Olaberritik Idiazabalera bidean
Zorua birgaitzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Olaberria parean, Gasteizko noranzkoan.
N-1 errepidea, Olaberria parean. Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 errepideko zorua birgaitzeko lanak egin ditu asteburuan, eta horrek eraginak izan du zirkulazioan.
Goierriri dagokionez, ezkerreko erreia edo eskubikoa txandatuz itxiko dute Olaberria parean, Gasteizko noranzkoan, 417 eta 415 kilometro puntuen artean. Horrez gain, N-I-416-2-S bide-adarra itxiko dute Idiazabalerako noranzkoan.
Irailaren 27ko (larunbata) 00:00etatik irailaren 29ko (astelehena) 06:00etara egingo dituzte lan horiek. Aldundiak adierazi duenez, baldintza klimatikoek mikroaglomeratuetan eragin handia dute, haiek lehortzeko behar duten denbora eguraldiaren araberakoa baita, eta horren afekzioak aldatu egingo dira aipatutako eremuetako lanen bilakaeran.













