Antzerki tailerra antolatu dute Legorretan
Xabin Fernandez Zubeldia legorretarrak gidatuko du. Urriaren 10ean bilera informatiboa egingo dute Legorretako liburutegian.
39 urte ditu Xabin Fernandez Zubeldia legorretarrak.Tabakalera. Legorretan antzerki tailerra antolatu dute lehenengoz. Xabin Fernandez Zubeldia legorretarrak gidatuko du. Urriaren 10ean, bilera informatibo bat egingo da liburutegian, 19:00etan. Tailerra, adin guztiei irekita dago eta ez da aurretiazko esperientziarik behar bertan parte hartzeko. Informazio gehiagorako, 684 801 736 (Xabin) eta kultura@legorreta.eus.













