Auzolanean garbitu dute Argixao erreka
Plastikoa, alanbre zatiak, sokak eta oihalak atera dituzte, besteak beste, errekatik.
Ezkioko Erreka egunean lanean aritu ziren herritarrak, larunbat goizean. Ezkioko Udala Erreka Eguna egin dute asteburuan, bigarrenez, Ezkion. Zumarragatik behera Ezkioko Santa Lutzi auzora datorren Argixao erreka garbitzeko lanetan aritu zen 13 laguneko taldetxoa. «Iaz egin genuen lehenengoz. Esperientzia polita izan zen eta asmoa urtero errepikatzea da», aipatu du Itziar Etxezarreta partaideak. Aukeran, jende gehiago espero zutela aitortu du eta datozen urteetarako herritarrak animatu ditu parte hartzera, horren araberakoa izango baita Erreka Egunaren iraupena.
Zabor «dezente» atera zuten errekatik, «batez ere plastikoa». «Alanbre zatiak, soka ugari eta oihal zatiak» ere baziren bildutakoen artean.
Sakonera handiko zuloak
Zailtasunak ere izan zituzten; ustez, azkeneko uholdeen eraginez sortutako sakonera handiko zuloekin egin baitzuten topo: «Ez zen erraza izan», aitortu du. Amaitzeko, Anduaga elkartean hiru herritarrek prestatuta, hamaiketakoa egin zuten.
















