Gazteentzako eta haurrentzako aisialdi eskaintza, prest
Idiazabalgo gaztelekuko erabiltzaileak, artxiboko irudian. Idiazabalgo Udala Urtero bezala gazteei eta haurrei zuzendutako aisialdirako eskaintza prestatu du ikasturte honetako ere Idiazabalgo Udalak. Larunbat honetan, urriak 4, irekiko da gazteei zuzendutako gazteleku zerbitzua eta urriaren 11n hasiko da haurrentzako Xapolarunbatak programa. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
Asteburu honetatik aurrera irekita egongo da gazteleku zerbitzua Idiazabalen. LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailetako gaztetxo eta nerabeek bertan elkartzeko aukera izango dute astebururo. Ohiko eskaintzaz gainera, programazio berezia izango da Gabonetan, Aste Santuan eta uda sasoian. Hiru talde osatuko dira, orduka banatuta: LH6, 16:30etik. 17:30era; DBH1, 17:30etik 18:30era eta DBH2, 3 eta 4, 18:30etik 19:30era. Izen ematea zabalik dago jada, liburutegian eta gaztelekuan. Gaur, 18:30ean gurasoentzako bilera deitu dute. Parte hartzeko berdintasuna@idiazabal.eus-era mezu bat bidali behar da.
Bestalde, urriaren 11tik maiatzaren 23ra izango dira aurtengo Xapolarunbatak. Hileko bigarren eta laugarren larunbatetan elkartuko dira eta bi talde osatuko dira: HH4-LH2, 11:00etatik 13:00etara eta LH3-LH5, 16:30etik 18:30era. Izen ematea zabalik dago urriaren 5era bitartean, liburutegian edo Idiazabalgo Udalaren web gunean. Guztira 14 saio izango dira eta prezioa, 56 euro.













