Natale Ena, IDK Euskotrenekin Euskal Kopan
Ordizia Saskibaloiak azaldu duenez, "esperientzia oso polita eta aberasgarria" izan da ordiziarrarentzat. Lointek Gernikak irabazi du Euskal Kopa.
Natale Ena IDK Euskotrenekin.Ordizia Saskibaloia Joan den astean jakinarazi zuen Ordizia Saskibaloiak sare sozialen bidez Natale Ena ordiziarra IDK Euskotren taldearekin Euskal Koparako deitu zutela. Hala, asteburuan jokatu da Euskal Kopa, eta Donostiako taldearekin izan da Ena, Durangon.
Lehenengo jardunaldian Kutxabank Araskiren aurka 58 eta 56 galdu zuen IDKk, bigarren jardunaldian Lointek Gernikaren aurka puntu bakar bategatik galdu zuen, 60 eta 59. Eta azken jardunaldian Lointek Gernikak 58 eta 50 irabazi zion Kutxabank Araskiri. Lointek Gernika izan da Euskal Kopako irabazlea.
Ordizia Saskibaloiak jakitera eman duenez, “esperientzia oso polita eta aberasgarria” izan da ordiziarrarentzat. “Asko gozatu du eta ikasi du bizi izan duen une bakoitzaz, eta pozarren itzuli da”.













