San Migel eguna ospatzen ari dira Goierrin
Gaintza eta Altzagako jaiei amaiera emateko azken eguna izango da gaurkoa. Lazkaok ere gaur itxiko du hilabete osoko agenda-ekitaldi betea.
Esku pilota txapelketako pilotarietako batzuk. Izaro Villarreal San Migel eguna dute gaur Lazkaon, Gaintzan eta Altzagan; goiz-goizetik hasi dute jardunaldia hiru herrietan eta adin-tarte guztietako herritarrak hurbildu dira. Lazkaon, gauera arte iraungo du jaiak, eta Gaintzan zein Altzagan, berriz, eguerdi-arratsalde partean bukatuko dira ospakizunak: Gaintzan, herri bazkariaren ondoren egingo den toka txapelketarekin itxiko dute aurtengo edizioa, eta Altzagan bazkalosteko bertso saioarekin. Maialen Lujanbio eta Aner Peritz arituko dira kantuan, eta Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañagak jarriko dituzte doinuak.
Lazkaotarrak goizean goizetik dabiltza plaza-inguruan bueltaka. Goizeko 10:30ean hasi dute pilota jardunaldia LAPKE pilota elkarteak antolatuta, eta 11:00etan ireki dute haur zein gazteentzako haur parkea. Jende andana erakarri dute ekitaldiek. Binakako esku pilota lehiaketa izan da, hiru kategoriatan banatuta: benjaminak (2027-16 urtean jaiotakoak), alebinak (2015-14 urtean jaiotakoak) eta infantilak (2013-12 urtean jaiotakoak). Hamasei tantotara lehiatu dira eta horrela geratu dira sailkapenak:
- Infantilak:
- 1. postua: Kepa Otegi eta Ibai Artola
- 2. postua: Ainere Azpiazu eta Xanet Aranbuu
- 3. postua: Eneko Agirre eta Haritza Mauleon
- 4. postua: Jon Arrieta eta Ander Iturbe
- Alebinak:
- 1. postua: Aritz Aranguren eta Eneko Garin
- 2. postua: Unax Garmendia eta Ibai Iglesias
- 3. postua: Oinatz Garmendia eta Xuhar Elola
- 4. postua: Danel Ferreira eta Kaiet Alustiza
- Benjaminak:
- 1. postua: Enetz Izquierdo eta Josu Cambero
- 2. postua: Amets Garmendia eta Telmo Zufiaurre
- 3. postua: Lander Acea eta Ander Anton
- 4. postua: Gorka Aizpun eta Markel Etxeberria
Eguerdian, herriko jubilatuak izan dira festa-egile nagusienak. Ohiko modura, jubilatuen bazkaria egin dute San Benito ikastolan eta jubilatu ugari bildu dira.
Arratsaldean ere jaiak iraungo du oraindik. 19:00etan, Sukar erromeri taldearen kantaldiaren aurreneko saioa izango da eta afari herrikoia egingo dute ostera. Afalostean, bigarren saioari ekingo dio arratsaldeko erromeri berak.
Lazkaoko eguneko argazkiak:













