Teknei Bizkaia Zornotzak irabazi du Euskal Kopa
Baskoniaren aurkako finalean 72-83 gailendu ziren txapeldunak.
Tekni Bizkaia Zornotza Euskal Koparen irabazleak.Mikel de las Heras Antzizar kiroldegian jokatu zen asteburuan gizonezkoen saskibaloiko Euskal Kopa. Bilbao Basket, Baskonia, Iruki Take eta Teknei Bizkaia Zornotza iritsi ziren finalaurrekora, eta finala, berriz, Baskoniaren eta Teknei Bizkaia Zornotzaren artean jokatu zen, igandean. Euskal Kopa Teknei Bizkaia Zornotzarentzat izan zen, 72-83 gailenduta.













