Baretxu Mendi Martxan parte hartzeko deia
Internet bidezko izen ematea gaur itxiko dute. Larunbatean egingo dute ibilaldia.
Baretxu Mendi Martxaren lehenengo edizioko irudia.Arrano Kultura Baretxu Mendi Martxaren bigarren edizioa egingo dute larunbatean, Beasainen, Arrano Kulturak antolatuta, herriko landa eremua eta inguruetako mendialdeak ezagutzeko asmoz, baita mendizaletasunaren oinarrizko balioak berreskuratzeko ere. Ibilaldia Ezkiaga pilotalekutik abiatuko da, goizeko 08:00etan eta 23 kilometroko ibilbidea osatuko dute.
Izen ematea
Ekimena iragarri zutenetik, 90 inguru pertsonak eman dute izena, eta oraindik, izen-ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean. Internet bidezko izen ematea gaur itxiko dute. Prezioa 15 eurokoa izango da. Parte hartzaileek bazkaria eta kamiseta jasoko dituzte.
Egunean bertan izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dute, baina kasu horretan ez dute kamiseta ziurtatuta izango.
Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte artxan parte hartzera: “Aukera ederra izango da gure herriko mendialdeak eta baserri-auzoak ezagutzeko, giro osasuntsu eta lagunarteko batean”.













