Dantza txapelketarako sarrerak salgai
Ostegunetik aurrera eskuratu ahal izango dira Segura Udalaren webgunean.
Katerin Artola eta Iker Belitxon oiartzuarrak izan ziren iaz, 48. Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak. Dantza Sueltoa Urriaren 18an jokatuko dute aurten, 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa Seguran. Egun berean ospatuko da, baita ere, herriko Dantza Eguna zortzigarrenez. Segurako Udalak jakitera eman duenez, urriaren 2an, osteguna 10:00etatik aurrera txapelketarako sarrerak salgai jarriko dituzte Segurako Udalaren web gunean.













