Esanezin taldeak 'Gure zauria' bideoklipa jarri du sarean
Sara Zozaia abeslari donostiarrak parte hartu du eta Imanol G. Gurrutxaga lazkaotarrak egin du bideoa.
Ianire Aranzabe abeslari duen Esanezin taldeak Gure zauria izeneko bideoklip berria igo du Youtubeko bere kanalera.
Sara Zozaia abeslari donostiarrak ere kantatzen du, eta Imanol G. Gurrutxaga lazkaotarra arduratu da bideoa grabatu eta editatzeaz.
Partaideak
- Ianire Aranzabe: hitzak, ahotsa eta gitarra akustikoa
- Sara Zozaia: hitzak eta ahotsa
- Iñigo Asensio: pianoa, sinteak eta baxua
- Imanol Rubio: gitarra elektrikoa
- Igor Telletxea: bateria
- Ekoizpena: Esanezin
- Grabaketa: Mecca estudioa
- Nahasketa eta masterizazioa: Aberin estudioa













