Euskal Herriko tomate barietateei buruz ariko dira Biziolan
Alekako Marta Barbak gidatuko du hitzaldi-tailerra, Goierri Nekazaritza Hamabostaldiaren barruan.
Goierriko Nekazaritza Hamabostaldiaren barruko hurrengo ekitaldia gaur egingo dute Lazkaoko Biziola fabrikan, 18:00etan hasita. Alekako Marta Barbak gidatuko du Euskal Herriko tomate barietateak izena eman dioten saioa.













