Korosti Trail lasterketen ibilbideak ezagutzeko Kedada egin dute Legazpin
Urriaren 12an dira bi mendi probak. Hitzordu horri begira giroa berotzen hasita daude antolatzaileak.
Urriaren 12an Legazpin egingo diren Korosti Trail mendi lasterketen antolatzaileek deituta, Kedada egin zuten korrikalariek larunbat goizean, bi ibilbideak ezagutzeko. Korosti Traileko ibilbide luzeak 23 kilometroko luzera du, eta motzak 14 kilometrokoa. Goizean abiatu ziren korrikalariak Euskal Herria plazatik, eta mendi buelta egin eta gero, pintxoa eta tragoa hartu zuten Gurrutxaga eta Karibe Berria tabernen eskutik.
Korosti Traileko antolatzailean lasterketen egunerako giroa berotzen ari dira duela aste batzuk hasita. Hilaren 12an Korosting 24 ordu jarduera egin zuten, eta pasa den asteburu honetan, Kedada.













