Odol ateraldiak bihar, Idiazabalgo jubilatuen etxean
Idiazabalgo odol emaileen taldeak jakitera eman duenez, odol ateraldiak egingo dituzte bihar, asteakena, 16:30etik 20:30era Idiazabalgo jubilatuen elkartean. Hitzordua eskatzeko 943 00 78 84 telefono zenbakira deitu behar da bihar goizean zehar. Odola emateko nahikoa da 18 urte izatea, 50 kilotik gora pisatzea eta osasuntsu egotea.













