Ramon Labaien saria jaso du Aitziber Garmendiak
Aitziber Garmendia, txapelarekin, Ulialde elkartean egindako sari banaketa festan.Sergio Fanjul-Ulialde elkartea Aitziber Garmendia zaldibiarrak Ramon Labaien saria jaso du. Urtero banatzen ditu Donostiako Gros auzoko Ulialde elkarteak sari horiek, Euskal Herriko aktore edo zinema zuzendariren baten lana aitortzeko, Donostiako Zinemaldiaren bueltan.
Martxelo Rubio, Itziar Ituño, Ane Gabarain edota Karra Elejalde daude aurreko edizioetan saria jaso dutenen artean. 2018an beste goierritar batek jaso zuen: Jon Plazaolak.













