Tokiko saltokietan erosteak luxuzko saria izango du
Urrian zehar Bareakeko kanpainara batu diren saltokietan erosten duten bezeroen artean Canfranceko estazioko Royal Hideaway hotelean egonaldi bat zozketatuko da.
Canfranceko geltokia, egun Royal Hideaway hotela. Bareak merkatarien elkarteak tokiko kontsumoa bultzatzeko eta herriko merkataritza dinamizatzeko kanpaina berezia abiatuko du urrian: Canfranceko nazioarteko geltokira bidaia, Royal Hideaway hotelean gau bateko egonaldia eta gosaria barne.
Kanpaina urriaren 1etik 31ra bitartean egongo da martxan. Epe horretan, kanpainara batu diren Beasaingo saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek zigilu-txartel bat osatu ahal izango dute, eta behin beteta, Canfranceko luxuzko esperientzia horren zozketan sartuko dira.
Ekimenaren leloak honela dio: Zure erosketek luxura eramango zaituzte! Kanpainaren helburua da, tokiko merkataritzari balioa ematea eta bertakoak eskaintzen duen gertutasuna eta konfiantza nabarmentzea.
Sariak, berriz, historia, arkitektura eta bost izarreko erosotasuna uztartzen dituen ihesaldi ahaztezina eskaintzen du Aragoiko Pirinioko ingurune enblematiko batean.
Bareak elkartetik gogorarazi dute tokian tokiko erosketek herriko ekonomia indartzen dutela eta auzoko saltokiek kalitatezko zerbitzua eskaintzen dutela. “Erosi tokian tokikoan, parte hartu eta bizi ezazu esperientzia ahaztezin bat!”, animatu dituzte herritarrak.













