Bidaiatik itzuli berritan, loteria saltzen hasiko da Buztintegi
Legazpiko jubilatuak eta pentsiodunak Salamanca aldean ibili dira azken egunetan. Bihartik aurrera izango dute salgai Gabonetako loteria.
Legazpiko Buztitengi elkartea Gabonetako loteria saltzen hasiko da bihar, osteguna, Gizarte Zentroan. Aurtengo zenbakia 78.012 da, eta egunero erosi ahal izango da Gizarte Zentroko goiko solairuan elkarteak duen bulegoan, 09:30etik 11:00ak arte.
Buztintegiko kideak iritsi berriak dira Salamanca ingurura (Espainia) egindako bidaiatik. Besteak beste, La Alberca herrian izan dira, eta bertako Abadia de los Templarios monasterioa bisitatzeko aukera izan dute.
Hurrengo irteera ere prestatu dute. Azaroaren 6an urtero Nafarroako Iratxera egiten duten irteera egingo dute.













