Ataungo 21. Argazki Rallya igandean jokatuko da
Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara izango da, udaletxean 5 euro ordainduta
Ataungo 20. Argazki Rallyaren sarituak, iazko sari banaketa ekitaldian.Hitza Ataungo 21. Argazki Rallya igandean jokatuko da. Ataungo herrian barrena ibili beharko dute argazkilari zaletuek. Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara izango da, udaletxean 5 euro ordainduta. Orduan jakinaraziko zaizkie gaiak eta eguerdirako entregatu beharko dira.













