2025/10/2

Zaldibiako Jaiak 2025

Hasi dira Zaldibiako jaiak

25 urte bete berri dituen Talo taldeko kideek irakurri dute pregoia. Gazte Eguna dute bihar, eta mozorrotuena etzi.

Izaro Villarreal
Udako Argazki Lehiaketa

Udako Argazki Lehiaketako onenak saritu ditu GOIERRIKO HITZAk

Carlos Mediavilla urretxuarrak, Izaskun Artola lazkaotarrak eta Danel Etxeberria itsasondoarrak jaso dituzte hiru sariak, Lazkaoko Biziolan egin den sari banaketa ekitaldian.

Izaro Villarreal

Dozenaka herritar Palestinaren alde Legazpin, Ikasle Abertzaleek deituta

Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Euskal Herria plazan. Ikasleen artean deitutako greba egunean kokatzen da mobilizazioa.

Ehunmilak

Ehunmilak trilogiaren urtez urtekoa iruditan

Milaka eta milaka izan dira probaren hamalau edizioetan GOIERRIKO HITZAk atera, gorde eta zabaldu dituen argazkiak. Albiste barruan ikus dezakezue horien aukeraketa bat.

Iñaki Gurrutxaga
Mugikortasuna

Goierri garaiko lau herrietako mugikortasun jasangarriaren diagnostikoa egiten ari da Uggasa

Garapen agentziak herritarren laguntza behar du, eta inkesta bat betetzeko eskatu die. Lau herrietako kiroldegi, udaletxe eta kultur etxeetan dago, eta internetez ere bete daiteke.

Ikasle greba

Ikasleek greba egin dute Goierrin Palestinarekin elkartasuna adierazteko

Beasainen eta Legazpin elkarretaratzeak egin dituzte Ikasle Abertzaleek deituta. Ikasleek irakurri duten adierazpenean salatu dute "ikasleok ez dugu genozidioa onartzen!".

Azpiegiturak

Zorua birgaitzeko lanak hasiko dituzte astelehenean, N-1ean Etzegaraten

Lanak bi hilabetez luzatuko dira eta trafikoan eragina izango dute.

Motoziklismoa

Legazpiko Udalak Xabi Zurutuzaren kirol ibilbidea babesten jarraituko du

Moto pilotuarekin sinatuta duen babesletza kontratua berritu du.

Mus txapelketa
Irteera

Bermeora egingo dute urteko azken irteera

Adin Etxe jubilatuen elkarteak antolatu du irteera urriaren 16rako. Izen ematea datorren astean irekiko dute.

Zeraingo meatze barrutiaren arkitektura ezagutzeko familientzako saioa

Larunbat goizean izango da Aizpittako metaze gunean, Zeraingo turismo bulegoak antolatuta.

Argazkilaritza

Ataungo 21. Argazki Rallya igandean jokatuko da

Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara izango da, udaletxean 5 euro ordainduta

I. Gurrutxaga

Zabalik da Lazkaoko Jabetze Eskolaren seigarren ikasturteko jardueretan izena emateko epea

Ahalduntze feminista helburu hartuta, ikastaroak, irakurketa saioak, tailerrak eta munduko emakumeen topaketa egingo dituzte Lazkaon, urritik aurrera. Izena emateko epea gaur ireki dute.

Izaro Villarreal
BERTSOLARITZA

Euskararen erronkei buruz hitz egingo du Idurre Eskisabelek 'Hitzetik Hortzera'-n

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi beasaindarra izango da aste honetako programako gonbidatua. Larunbatean emango dute ETB1en, 21:00etan.

I. Gurrutxaga
Palestinako genozidioa

Palestinarekin Elkartasunak lau mobilizazio deitu ditu Goierrin

Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Urretxu-Zumarragan izango dira, 19:00etan.

I. Gurrutxaga

Legazpiko Olamendik bat egin du Palestinarekin

Gure Haurrak ere Badira ekimenak egindako deialdiari erantzunez, elkarretaratzea egin du goizean eskola publikoa osatzen duen komunitateak.

Elkartasuna
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa