Bermeora egingo dute urteko azken irteera
Adin Etxe jubilatuen elkarteak antolatu du irteera urriaren 16rako. Izen ematea datorren astean irekiko dute.
Bermeoko Arrantzaleen museoa. Hitza Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak urteko azken irteera egingo du urriaren 16an Bermeora (Bizkaia). Eliza aurreko geltokitik irtengo dira 8:45ean, zuzenean Bermeora joateko. Behin Bermeon, Arrantzaleen museora bisita egingo dute 11:00etan eta bazkaria 14:00etan, Kafe antzokian.
Bazkalostean Bermeo bisitatzeko denbora librea izango dute eta etxeratzeko autobusa 18:00etan izango da. Irteeran izena emateko aukera egongo da urriaren 6an eta 7an, —astelehena eta asteartea— 18:00etatik 19:00etara Adin Etxeren egoitzan.













