Euskararen erronkei buruz hitz egingo du Idurre Eskisabelek 'Hitzetik Hortzera'-n
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi beasaindarra izango da aste honetako programako gonbidatua. Larunbatean emango dute ETB1en, 21:00etan.
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, saioaren momentu batean. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak aste honetako Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioan. Euskararen biziberritze eta normalizazioan euskarak dituen erronkei begira jarriko dira, baita Kontseiluak dituen lanei buruz ere. Urtebete da euskara larrialdi linguistikoan zegoela adierazi zutela.
Euskararen kontrako oldarraldi judiziala ere izango dute hizketagai: epaitegietatik herritarren hizkuntza eskubideak urratzen dituzten erabakiak datoz azken boladan eta Kontseilua buru-belarri ari da oldarraldi horren aurka lanean. Ez dira ordea ahulguneak izango Eskisabelekin hitz egingo diren bakarrak, euskararen biziberritzearen indarguneak ere aipatuko dituzte.
Bertsozaletasunari buruz ere arituko dira: Eskisabelek aita oso bertsozalea zuen eta amonak umetan bertso jarriak kantatzen zizkion. Bertso plaza askotan entzule izana da eta gaur egun bertsoarekin duen harremanari buruz hitz egiteko tartea ere hartuko dute.













