Global Sumud flotillaren aldeko mobilizazioetara batu da Zeraingo Udala
Elkarretaratzea deitu du gaur, 19:00etan, udaletxe aurrean.
Global Sumud flotillaren irudi bat. Hitza Nazioarteko azken berrien arabera, Gazara laguntza humanitarioa daraman Global Sumud Flotilla abordatu du Israelgo armadak eta Gazako setioa apurtu nahi zuten flotillako aktibistak bahitu ditu. Hainbat dira eraso hauen aurrean herri ezberdinetan antolatzen ari diren mobilizazioak. Zeraingo Udalak ere bat egin du deialdi hauekin eta gaur 19:00etan, udaletxe aurrean egoera salatzeko Flotilla askatu, Genozidioa gelditu, Boikot Israel! lelopean egingo duen elkarretaratzera gonbidatu ditu herritar guztiak.













