ELKARLANA. Goiturren esker ona Ehunmilak ultra-trailaren antolatzaileei
Adierazi du "sekulako plazera" izan dela antolakuntza taldearekin elkarlanean aritzea, eta Goierri horiekin "zorretan" dagoela nabarmendu du.
Niko Osinalde, eskubitik lehena, Ehunmiletako antolatzaile, udal ordezkari, eta mendi federazioko eta Ternuako kideekin, 2016an.Loinaz Agirre Ehunmilak ultra-trailaren antolakuntza batzordeak atzo arratsaldean jakinarazi zuen albisteari harira, Goiturrek “esker ona eta aitortza” adierazi nahi die antolatzaileei urte hauetan guztietan egindako ibilbide guztiarengatik: “Sekulako plazera izan da horrelako antolakuntza talde batekin lana egitea eta eskertzea besterik ez dagokigu beraien jarrerarengatik. Valdiren [Mikel Valdivielso] lehen deia jaso genuenetik, hasiera-hasieratik, hartu zuen Goitur-ek laguntzeko konpromisoa”.
Goiturrek ekarpen ekonomikoa egin dio urtero probari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren “diru-laguntzak bideratu” dizkiela azaldu du. Horrez gain, Ehunmilak lasterketaren sustapena turismo promozioaren barruan sartu dute.
“Gaur eskerrak ematea dagokigu: Eskerrik asko zuen jarrera eta konpromisoarengatik, eskerrik asko antolakuntzari eta boluntario guztiei Goierri eskualdearen izaera eta nortasuna kanpoan barreiatzeagatik, eta eskerrik asko hasieratik erakutsi duzuen zuzentasunarengatik. Eskerrik asko benetan orain arteko egindako ibilbidearengatik, Goierri eskualdea zorretan dago zuekin. Eskerrik asko eta deskantsatu!”.













