Hasi dira Zaldibiako jaiak
25 urte bete berri dituen Talo taldeko kideek irakurri dute pregoia. Gazte Eguna dute bihar, eta mozorrotuena etzi.
Zaldibiarrak gaur arratsaldeko txupinazoan. Iñaki Gurrutxaga Festa betean dira zaldibiarrak gaur iluntzetik. Plazatik abiatuta egin duten festa-aurreko kalejiraren ondoren, 25 urte bete dituen Talo Taldeko kideak udaletxeko balkoira igo eta pregoia irakurri dute. Gaurtik hasita, bi asteburuetara luzatuko da jaia. Gazte Eguna dute bihar, eta etzi, berriz, mozorrotuena. Igandean ere, ohiko ekitaldiak egingo dituzte: Aniztasunaren Jaia, Sega-Pikatze Txapelketa eta Iztueta dantza taldearen ikuskizuna, besteak beste. Urriak 10 eta 11n segiko du jardunaldiak.
Hemen gaur arratsalde-iluntzeko argazkiak: Iñaki Gurrutxaga













